Xotak garaipenarekin agurtu du denboraldia

Guaixe 2008ko maiatzaren 7a

Aurreko jardunalditik argi zuen Xotak bere etorkizuna: datorren denboraldian mailaz jaitsiko dira Irurtzungoak. Hala ere, denboraldia behar bezala despeditu nahi izan zuten Irurtzundarrek. Presiorik gabe eta zaleen babesarekin, partidu ona egin zuten eta 4-2 hartu zuten mendean Soloarte.Gernikarendako izan da 1. postua, 68 punturekin. Xotak, berriz, 31 punturekin, 14. postuan amaitu du liga. Erronka berria du datorren urterako: maila berreskuratzea.