Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Langileak kexu dira jakinarazpenean enpresak ez duelako "inolako azalpenik ematen etorkizunerako dituen asmoan gainean". Langileen batzarrarendako leku aldaketa jakinarazpen horiek "ezkutuko kanporatzeak" besterik ez dira. Enpresa batzordeak (UGT, CCOO eta ELAk ordezkari bana) premiazko bilera eskatu dio Master Cadenako zuzendaritzari "egoera ekonomikoaren, enpresaren garapenaren eta enplegu aurreikuspenen berri emateko, baita leku aldaketa proposamenen inguruko guztiarena ere". Zuzendaritzak ezezkoa eman dio eskaerari. Horregatik langileen batzarrak erabaki zuen informazio eskubidea gauzatzeko enpresa batzordeak proposatzen dituen ekimenei babesa ematea eta mobilizazioak babesteko prest azaldu da. Bitartean, batzarrak legea betetzea eskatu dio Master Cadenako zuzendaritzari. Master Cadenak Irurtzunen duen biltegia duela urte eta erdi inguru zabaldu zen. Lehen Imarkoainen zuena ordezkatu zuen. Irurtzungo biltegian 40 bat langile ari dira lanean eta haietako hiruk jaso dute leku aldatze jakinarazpena.