Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuko Gizarte gai, Familia, Kirol eta Gazteria kontseilari Maria Isabel Garcia Malo eta Nafarroako maila goreneko kirol taldetako ordezkariak prentsaurrean agertu ziren atzo, babesletza-hitzarmena sinatzeko. Itxako eta San Antonio taldeko ordezkariekin batera, bertan izan ziren Irurtzungo Xotako ordezkariak.Irurtzungo taldeak 320.000 € jasoko ditu 2008 urtean. Trukean, bere jantzi ofizialean Reyno de Navarra marka sartzeko konpromisoa hartu du taldeak eta aurrerantzean Xota-Navarra izena hartuko du. Klubaren agerpen ofizialak egiten diren tokitan ere turismo markaren iragarkia jarriko da (kantxan, pentsaurreko agerpenetan...).Nafarroako Gobernuaren ekimen honek helburu bikoitza du: Elite mailako Nafarroako kirol taldeak babestea eta Nafarroako Erreinua marka turistikoa zabaltzea. Hiru taldeen artean 1.008.000 € banatu ditu gobernuak.