Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burlata F.S. taldeak 25. urteurrena betetzen du aurten. Urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan, larunbatean, maiatzaren 10ean, Ohorezko mailan dabilen MRA Navarra Xota, Xota talde filiala eta beteranoen Xota taldea Burlata F.S. taldeen kontra ariko dira. Akaso partida hunkigarriena beteranoen artekoa izango da, 90. hamarkadan elkarren kontrako lehia biziak gogoratuko baitituzte. DohaintzaBestalde, MRA Navarra Xota taldeko plantilla guztiak eta talde teknikoko kideek euren apirileko soldataren %7a Xota Fundazioari emango diote, aipatu fundazioak Brasil eta El Salvadorren bulkatzen dituen proiektu sozialetara bideratzeko.