14 hirukote Iratxoko botxa txapelketan

Guaixe 2008ko maiatzaren 16a

Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian asteburuan abiatuko da Iratxoko 2008ko botxa txapelketa. Izena eman duten 14 hirukoteak bi taldetan banatu dira: A taldean, A, Y, Mc Burgi Team, Lirainak, AHTrik ez, X eta Berunik gabe lehiatuko dira. B taldean, berriz, Tximeleta, Las botxalaris, Desesperados, Axita, Z, Pikubotxa eta Gazteria.Botxalariek taldeko kideen arteko liga izanen dute ekainaren erdialdera arte. Horren arabera, A eta B taldetan lehen 4 postutan sailkatzen direnak, ekainaren 20 eta 21ean jokatuko den finalerditara pasako dira. Sailkapeneko postuak erabakiko ditu finalerditako norgehiagokak: A taldeko 1.a B taldeko 4.aren aurka jokatuko da, A-ko 2.a B taldeko 3.aren aurka, B-ko 1.a A-ko 4.aren aurka eta B-ko 2.a A taldeko 3.aren aurka.Ekainaren 22an amaituko da txapelketa finalarekin. Ordura arte, jokalariek estrategia eta abilezia martxan jarri beharko dute txapelketan aurrera egiteko.Asteburuko partidak: Asteburu honetan emanen diote hasiera txapelketari, partida hauekin:Gaur, ostirala:20:00etan, Y-Berunik gabe21:00etan, Las Botxalaris-GazteriaBihar, maiatzak 17, larunbata:19:30ean, MC. Burgi Team-X20:30ean, Desesperados-PikubotxaMaiatzaren 18an, igandean:20:00etan, Lirainak-AHTrik ez21:00etan, Axita-Z