Baliteke heldu den urtean errege magoak ez etortzea

Guaixe 2008ko maiatzaren 13a

Irurtzunen 5 herritar dira aldez aurretik segizioa prestatzen ari direnak eta egunean bertan beste hainbaten laguntza jasotzen dute, 35 bat bildu arte. Antolatzaile lanetan urteak daramatza Isabel Mutiloak. Hark esan digunez, "erret bisitaren antolaketaren aurretik eta egunean bertan laguntzeko prest dagoen jendea behar dugu". GurdiaJende premia horrengatik astelehenerako bilera deitu zuen kabalgataren talde antolatzaileak. Isabelek azaldu digunez, "3 pertsona berri joan ziren. Baina jende gehiago beharrezkoa da. Horregatik irailean beste deialdi bat eginen dugu. Ea jendea animatzen den. Orain deituta asko falta dela dirudi, baina..." Isabelek aurreratu digunez irailean nahiko lukete hasi errege segizioaren prestaketetan. Gaineratu digunez, "egungo gurdia hautsita dago eta berri bat prestatu nahi genuke". Berak esan digunez nahikoa boluntario ez badago heldu den urteko kabalgata bertan behera geldituko litzateke.