Erraldoiak zerutik gertuago

Guaixe 2008ko maiatzaren 16a

Eguraldiak lagundu edo ez, igandean bi elizkizun eginen dira Erga gaineko ermitan. 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz. Trikitilariek giroa alaituko dute eta elizkizunen ondoren otamena izanen da. Hala ere, Trinitatearen omenezko ospakizunak larunbatean abiatuko dira Irurtzunen. 13:00etan Pikuxarrek antolatutako pikujoku izanen da, hau da, haur jolasak, pintxoak eta garagardoa. 15:00etan Larrazpi elkartea futbolin txapelketako finalak hartuko ditu. 16:30etik 20:00etara haur parkea izanen da. Haren ondoren Mikel Quinterorekin dantza egiteko aukera izanen da, afaltzera joan arte. 23:30etik aurrera Larrazpik kontzertua eta DJn emanaldia hartuko du.