Ergako erraldoiak

Guaixe 2008ko maiatzaren 19a

Iganderako euria iragartzen zuenez, erraldoiek Ergarako bidea ostiralean hartu zuten. Zer gerta ere. Aginagatik igo ziren, traktorean, eroso asko. 4 erraldoiak izan ziren Ergako Trinitateko ospakizunek protagonistak. Prest gelditu ziren eta gau pare bat Ergan eman zuten. Erraldoiekin batera, Imotz, Gulia, Arakil eta Irurtzungo herritarrak. Erraldoiekin batera argazkiak atera zituzten askok eta askok. Elizkizun artean erraldoiek, tentu handiz, barruan dantza egin zuten. Ondoren Ergako plazara jaitsi ziren eta eguerdiko mezaren ondoren dantzatu zuten. Otamena ere izan zen Ergan. Bezperan, bestalde, ospakizuna Irurtzunen bertan izan zen.