Nagore finalerditan

Guaixe 2008ko ekainaren 2a

Frontiseko pilotari sakandarrak CPA-ko Masterra jokatu dute asteburuan, Vareako pilotalekuan, Logroñon. Larunbatean, Gorriti ez zen Mikel mendean hartzeko gai izan. Gora-behera handiak izan zituen partidan zehar. Lehen jokoa 0ean amaitu ondoren, adoretsu kantxaratu zen bigarrenean, eta 3-10 irabazi zuen. Baina, atzera ere, ez zuen punturik egin 3. jokoan. Ondorioz, finalerdietatik kanpo geratu da uhartearra.Nagoreren txanda izan zen igandean. Arretxerekin neurtu zituen indarrak. Bere erritmo biziari eta sake indartsuei esker, Irurtzundarrak nahikoa izan zuen bi jokorekin laguna kanpoan uzteko. 6-10 irabazi zuen lehen jokoa eta 3-10 bigarrena.Finalerditan, Lasa izanen du arerio.