Arakil aldeko emakumeak eta adinduak informatikan janzteko ikastaroak

Guaixe 2008ko ekainaren 3a

Windows programa, posta elektronikoa eta internetaren oinarrizko ezagutza jasotzeko ikastaro horiek 25 orduko iraupena dute. Hilaren 16an hasiko da, Irurtzungo kultur etxean. 16:00etatik 18:30era emakumeei zuzendutako ikastaroa izanen da. 18:30etik 21:00etara, berriz, adinekoen txanda izanen da. Talde bakoitzean dozena bat pertsonarendako tokia dago. Ikastaro horietan irurtzundarrek eta arakildarrek eman dezakete izena. Azken horietakoren batek garraioarekin arazorik balu, taxi zerbitzua jarriko luke antolakuntzak, beti ere gutxieneko kopuru bat balego. Izena ematen interesa dutenek hots egin dezatela 639 900 318 telefonora.