MRA Navarra denboraldi berria prestatzen

Guaixe 2008ko ekainaren 11

Joan zen astean Rafa Usin taldera itzuliko zela iragarri ostean, aste honetan Uge, Gestesa Guadalajara taldeko promesa handia ekarriko dutela eman dute jakitera. Jokalari gaztea ezkerreko hegalean aritzen da eta indartsua da oso. Datorren asteetan MRAk fitxaje gehiagoren berri emanen duela aurreikusten da, oraindik ere defentsa eskuare baten eta hegaleko jokalari baten premian baitago. Era berean, badirudi Cordobako Maderas Miguel Pérez taldeari utzitako Mario Ossoriok eta MRA Area 99 taldean aritu den Thiago Pezaok Xotaren talde nagusiarekin eginen dutela aurre-denboraldia. Litekeena da gero maila baxuagoko taldeei uztea. Izen berriak bai, baina agurrik ere bada ordea: Carlos Ortiz madrildarrak datorren egunetan utziko du taldea Interviú Fadesara joateko. Kontratua hutsaltzeagatik diru sarrera esanguratsua izanen du MRAk: 175.000 € eta BEZ jasoko du. Bestalde, Irurtzungo taldeak Lukuian urte honetan nazionalizatuko dela espero du, atzerritar plazarik okupatu ez dezan. Jokalari brasildarrak urte bat darama instituzioen erantzunaren zain. Lagun arteko zenbait partidu hitzartutaMRA Navarrak uztailaren 18an jarriko du abian aurre denboraldia. Lehen proba fisikoak egin eta gero, hilaren 21ean emanen diete hasiera entrenamenduei. Taldeak zenbait partidu hitzartuak ditu dagoeneko. Zehatz mehatz, Playas de Castellon izanen du aurrez aurrez aurre denboraldiko estreinako partiduan, Reyno de Navarra Trofeoan. Caja Segoviaren aurkako norgehiagoka ere agendan du dagoeneko.