Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Areto futboleko Ohorezko Mailan dabilen MRA Nafarroa Xota taldearen partidak ikusteko 08-09 denboraldiko abonuak eskuragarri daude. Horretarako, interesatuak Xotak Irurtzunen duen egoitzako bulegoetatik pasa daitezke, edo Nafarroako Futbol Federaziotik (Arrieta kalea, 3. zenbakia, Iruñea). Informaziorako edo abonuaren tramitazioa errazteko MRA Nafarroa Xotak 667 656 153 telefonoa jarri du martxan.
Abonuen prezioei dagokionez, 24 urtez gorakoek 100 euro ordaindu beharko dituzte urte osorako abonuen truke, 18 eta 24 urte bitartekoek 70 euro, 10 eta 17 urte bitartekoek 25 euro eta jubilatuek 90 euro. Gainera, abonu txartela jasotzen duten guztiek oparitxoa ere jasoko dute.