Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hori dela eta, Irurtzungo Udalak halako bi plaza betetzea erabaki zuen bere azken bilkuran. NaBaik eta EAE-ANVk alde bozkatu zuten eta UPN abstenitu zen. Halako zigorren bat jasotzen duten irurtzundarrek beteko lituzkete plaza horiek. Bi direnez, pertsona batek zigorra betetzen duenean, hutsik geldituko da eta beste batek bete ahalko du.Haien egitekoa garbiketa eta margotze lanera bideratuko da. Baina pertsona horrek gaitasun edo trebetasun jakin bat badu, hartara egokitutako lanen bat egiteko aukera ere izanen du. Esaterako, informatikari bat ordenagailuekin lanean aritzea. Txiki Iriarte alkateak esan digunez, "alde horretatik, hitzarmena malgua da". Txiki Iriartek esan digunez, "udalak soilik asegurua ordaindu behar du, gainontzekoaz gobernua arduratzen da". Udalak erabakia hartu eta gero udalen federazioari jakinarazi behar dio, hark Barne Ministerioarekin adostua duen hitzarmena bidali eta sinatzeko. Aldi berean, federazioak Espetxeen Erakundeari jakinaraziko dio Irurtzunen zigor mota horiek betetzeko bi plaza daudela. MozioakAzken bilkuran, Irurtzungo Udalak bi mozio onartu zituen, NaBai eta EAE-ANVren aldeko bozekin eta UPNren abstentzioarekin. Lehen mozioarekin Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren auzia salatu zen eta, bigarrenarekin, Bardeetako tiro poligonoa ixtea eskatu zen. Bestalde, herriko hainbat kultur eta kirol erakunderendako diru laguntzak onartu zituen udalak.Bilkura berean, azkenik, UPNko Miguel Angel Navarrete Cuevas zinegotziak dimisioa eman zuen. Haren ordez Mª Nieves Uterga Juango sartuko da udalera.