Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horrekin batera, Atakondoa eskola publikoko jangelako altzari eta tresna berriak gobernuak jarriko ditu. Jangelan egin beharreko lanak, berriz, udalaren kontu joanen dira. Haren aurrekontua 13.000 eurokoa da eta %80ko diru-laguntza jasoko du. Uda honetan eginen diren lan horiek Atakondoa eskola publikoan eginen diren lanen lehen fasea dira. Ondoren, beste bi etorriko dira. Alkateak aurreratu digunez, "heldu den urtean 159.000 euro inbertituko ditugu konponketetan". Hezkuntza ziklo berriakIrurtzungo Udalak behin baino gehiagotan eskatu du herrian 0-3 haurrendako zikloa eta derrigorrezko bigarren hezkuntza (DBH) zikloa izatea. Txiki Iriartek azaldu digunez, "Hezkuntza Departamentuak 2011rako aurreikusi du DBHko lehen zikloa hartuko duen zentroa". Jakina, horrek ez du Irurtzungo udal ordezkariak asebetetzen, DBH guztia nahi baitute herrian. Eraikinari dagokionez, ikastetxe berria izanen litzateke, "egungo eskolaren ondoan egonen litzatekeena", alkateak esan digunez. Bestalde, Irurtzungo Udalak 0-3 urteko ikasleak hartuko dituen ikastetxearen egitasmoa aurten bertan egina izatea nahi du, Nafarroako Gobernuari aurkeztu eta lehenbailehen errealitatea izateko. Antza, kiroldegiko aparkalekuaren ondoan jasoko litzateke zentro hori.