Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen asteburuan ligako seigarren eta azken jardunaldia jokatu ondoren, asteburu honetan despedituko da 2008ko Iratxo Botxa Txapelketa. A eta B taldean zeuden banatuta txapelketan izena eman zuten 14 taldeak. Ligan finen ibili direnak sailkatu dira final-laurdenetara, talde bakoitzeko lau onenak, hain zuzen. Lau onenak aurreraTxapelketako lehen fasean elkarren aurkako ligaxka jokatu dute A eta B taldeko 7 taldeek. Ligaxka amaituta, puntuak batzeko garaia iritsi da. Talde bakoitzetik 4 onenak pasako dira final-laurdenetara. A taldean A, AHT-rik Ez, Lirainak eta Berunik gabe izan dira talderik onenak. Y, Mc Burgi Team eta X kanpoan geratu dira. B taldean, berriz, Gazteria, Tximeleta, Desesperados eta Las Botxalaris taldeek egin dute aurrera. Ez dute lehen fase hau gainditu Pikubotxa, Axita eta Z taldeek. Datorren urtera arte itxoin beharko dute.Finala, igandeanOstiralean emanen diote hasiera txapelketaren azken faseari, final-laurdenetako lehen jardunaldiekin. 19:00etan, jaialdiko lehen partidan, A taldeko 1. taldea B taldeko 4.arekin neurtuko ditu indarrak. Ondoren, A taldeko 2.a eta B - ko 3.a ariko dira aurrez aurre. Larunbatean, 17:00etan hasiko da final-laurdenetako bigarren jaialdia. B taldeko 1.a eta A taldeko 4.aren arteko lehiak irekiko du. 18:30ean, B taldeko 2.a eta A-ko 3.aren arteko lehiak hartuko du txanda. Ez dira horrekin amaituko larunbateko lanak. 20:00etan, finalerdien txanda izanen da. Lehenik, final-laurdenetako lehen partiduko irabazleak 2. partiduko irabazleen aurka ariko dira. Ondoren, 21:00etan, 3. partiduko irabazleak eta 4. partidako onenak ariko dira zein baino zein. Igandea izanen da egun handia. 18:00etan emanen diote hasiera 2008ko txapelketako azken jaialdiari. 18:00etan 3. eta 4. postuan izanen dira lehian. Eta, txapelketari amaiera emateko, 19:30ean, txapelketaren irabazlea erabakiko da, final handian. Sariak banatu eta gero, mahaiaren inguruan esanen diote agur txapelketari, datorren urtera arte.