AHT-rik EZ Botxa Txapelketako txapeldun!

Guaixe 2008ko ekainaren 25a

Asteburuan despeditu zen Irurtzungo Iratxo Elkarteak antolatutako Iratxo Botxa Txapelketa. 14 hirukote aritu dira lehian, A eta B multzoetan banatuta. Ligan hobekien aritu zirenak final-laurdenetara sailkatu ziren - A multzoan A, AHT-rik EZ, Lirainak eta Berunik gabe, eta B multzoan Gazteria, Tximeleta, Desesperados eta Las Botxalaris - eta asteburuan erabaki zen txapelketa, final laurdenak, final erdiak eta final handia jokatu baitziren. Irabazlea Maribi, Manolo eta Mikelek osatutako AHT-rik EZ taldea izan da. Juana, Mila eta J. Javierrek osatutako Berunik Gabe taldea txapeldunordea dugu, eta hirugarren postuan geratu da Y taldea, Javi, Alfredo eta Marik osatutakoa. Irantzu, Eunate eta Garbiñeren Pikubotxa laugarrena sailkatu da. Sari ematea eta gero Iratxoko elkarteko mahaiaren inguruan bilduta despeditu zen aurtengo Iratxo Botxa Txapelketa, hurrengo urtera arte.