Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzun Herrien Arteko Torneoko finalaren atean geratu da. Final-erdietako joaneko jaialdian Burlatarekin parez-parez ibili ondoren, tantoen aldeak Irurtzuni eman zion abantaila. Ezer gutxirako balio izan die ordea abantaila horrek, asteburu honetan, final-erdietako itzuliko jaialdian, 3-1eko partzialarekin nagusitu baitira Burlatako pilotariak. Hasiera hasieratik aurre hartu zuten Iruñerrikoek: kimuetan, 18-1 nagusitu zitzaizkien Sarasa eta Larunbe Uztarroz eta Zudaireri. Haurren artean, Iribarrenek eta Mayansek 18-12 irabazi zuten Idoate eta Barazaren aurka. Gazte mailakoek irabazi zuten irurtzundarrendako ohorezko puntua: Galartza-Galartza bikoteak 22-6 hartu zuen mendean Valencia-Etxamendi bikoa.