Xotaren denboraldi berriko plantilla prest

Guaixe 2008ko ekainaren 30a

Xotako lehendakari Tatono Arregi prentsaurrean agertu zen joan zen ostiralean. Ohorezko taldeko entrenatzaile Imanol Arregirekin batera, denboraldi berrirako plantillaren berri eman zuten. Fitxaketa berriak ez ezik, berritutako kontratuak ere jakinarazi zituzten. Aurpegi berriakDenboraldi berriak aldaketa garrantzitsuak ekarriko ditu Xotako talde nagusira. Aurpegi berrien artean, Pablo de Almeira, Playas de Castelloneko pibot ohiaren fitxaketa da azpimarragarriena. Jokalari brasildar ezaguna "oso azkarra da eta golak sartzen oso abila" adierazi zuen Imanol Arregik. Tatanok esan zuenez "lehenago ere ibili gara jokalari honen atzetik, baina orain arte ez da posible izan". Brasildarrak paper garrantzitsua beteko du Xotaren erasoetan.Guadalajarako jokalari ohi Uge da beste berrikuntzetako bat. Hegaleko eskuarearen "potentzia fisikoa" azpimarratu zuen MRAko entrenatzaile Imanol Arregik eta "bi hankekin duen tiroa". Ohi baino atzerago jokatuko du Xotan, defentsa indartzearren. Haren izena argitu ez bazuten ere, jokalari brasildar bat fitxatuko dutela ere iragarri dute. Defentsa eskuare bat izanen da eta, honen bidez, Dê, Alexandre edo Ortizek utzitako hutsunea betetzea nahi du Xotak. Irailean edo urtarrilean sartuko da Irurtzungo taldean.  Zaharrak berriJokalari berri horiek joan zen denboraldiko izarrak izanen dituzte lagun. Horien artean ere bada berririk. Javier Eseberrik, etxeko izar nagusiak, bi urterako berritu du kontratua Xotarekin, 2011ko ekainera arte. David Gasconek ere, beste horrenbeste. Roberto Martilek, berriz, lehen kontratu profesionala sinatu du, 3 denboralditarako.   Mario Osorio, Thiago Pezao eta Rafa Usin, berriz, taldera itzuliko dira, azken denboraldia beste talde batzuetan eman eta gero. Hala ere, litekeena da lehen biak, berriz ere, talderen bati uztea. Lizarrako Área 99 taldean jokatu duen Rafa Ussin, berriz, taldera itzuliko da "bere gaitasunak erakuts dizan".Azkenik, Lukuianek Espainiako nazionaltasuna lortuko duela jakinarazi zuten. Ondorioz, ez du atzerritar plazarik beteko.Taldea egin beharraAldaketa esanguratsuak izan ditu Xotak. "Robert, Joel, Lukuian eta Pablorekin, inoiz izan dugu talderik erasokorrena dugu" adiera zuen Imanolek. Baina onartu zuen defentsak jokalari garrantzitsuak galdu dituela. Horregatik Javi Eseberrik eta Roberto Martilek, plantilla berrira egokituz, "ohi baino gehiago aritu beharko dute defentsan".Entrenatzaileak lehen asteetako entrenamenduen garrantzia azpimarratu zuen, "aldaketa guztien ondoren, taldea egiteko eta jokalariek teknikoen jokoan sartzeko". Uztailaren 21ean emanen diote hasiera aurre-denboraldiari.