16 familia Kioto Etxebizitzak programan izena emanda

Guaixe 2008ko uztailaren 8a

Informazio batzar deialdia egin eta 25 pertsona joan ziren, Kioto Etxebizitzak programa zertan datzan jakitera. Azalpenak entzun eta gero Irurtzungo 16 familia parte hartzera animatu ziren. Orain arte Irurtzungo familia bakarra zebilen programa aurrera eramaten, eta harri beste hainbat batu zaizkio. Gaur egun Nafarroan programa garatzen 130 familia ari dira. ProgramaKioto Etxebizitzak programaren bidez etxeetan energia aurreztea sustatu nahi da. Programa horretan sartzen direnak haien energia kontsumoa kontrolatu dezakete, hilero ordaindu beharrekoa murriztuz eta, bide batez, CO2 isuriak eragotziz. Ingurumen Departamenduarekin lotura duen CRANA fundazioa arduratzen da Kioto Etxebizitzak programa koordinatzeaz, dinamizatzeaz eta aholku emateaz. Hark jakitera eman duenez, iazko eta aurtengo lehen lauhilabetekoa alderatuta, berogailu eta ur kontsumoetan bataz besteko %18 aurreztea lortu da. Bestela esanda, 5,67 tona CO2 gutxiago daude eguratsean. IrurtzunCRANA fundazioa Irurtzungo 16 familiekin lastailean hasiko da lanean. Interesatuek tailerren bidez jasoko dute informazioa. Horretaz gain, lastailean ere, etxebizitzetako kontsumo datuak jasoko dira, eta etxe bakoitzean aurrezteko hartuko diren neurriak zehaztuko dira. Ondoren, beste bi tailer emanen ditu CRANAk, ziurrenik heldu den urteko ilbeltzean. Horretaz gain, mugikortasunaren gaia landu nahi dute. Prestakuntza tailer horietan jasotakoa egunero aurrera eramatean datza ekimen honen arrakasta. Horretarako, jakina, etxebizitzako biztanleen parte hartzea ezinbestekoa da. Programa udaberrian despedituko da, kontsumo datuak alderatu, aztertu eta ebaluatzean. Horrekin batera, aurreneko balorazioak eginen dira.