Nagorek lau t´erdiko txapela galdu zuen

Guaixe 2008ko uztailaren 14a

Lau t´erdian arerio berria agertu zaio Jorge Nagoreri: Aritz Lasa urretxuarra. Txapelketa bikainak finalera eraman du urretxuarra eta, igande eguerdian, Iruñeko Labrit pilotalekuan, azken bi urtetako txapelduna gainditzeko gai izan zen.Leporaino beteta zegoen Labrit pilotalekuan, bere armarik onenarekin atera zen kantxara Nagore: bere sake zitalarekin. 0-3ko aldearekin, pilotaririk abilena ere urdurituko zuen. Baina 4.ari erantzuteko gai izan zen Aritz Lasa eta hortik aurrera, goitik behera aldatu zen pilota partida. Urretxukoak hartu zuen agintea, sake onak eginaz eta jokoan nagusituz. Nagore baliabiderik gabe utzi eta bide horretatik, 10-19raino ihes egin zuen urretxuarrak. Irurtzundarra ordea, ez zegoen amore emateko prest. Markagailua irauli nahian, mugaraino eraman zituen sakeak eta 20ra berdintzea lortu zuen. Behetik gora eginda, Nagorek guztia alde zuela zirudien, baina horma-bikoaren ondoko txapa hotsak sakandarren esperantzak zapuztu zituen. 20-22, aurrelari urretxuarrak irabazi zuen txapela. Jaialdiko lehen partidan Urdaniz eta Gorriti irabazleUrdanizek eta Gorritik ireki zuten igande eguerdiko pilota jaialdia, Bengoetxea VII.a eta Zabalaren aurka. Uhartearrak eta lagunak 22-20 hartu zituzten mendean arerioak. Ongi hasi zen goiza sakandarrendako. Nagoreren garaipena falta izan zen hura borobiltzeko.