Udan, euskaraz blai

Guaixe 2008ko uztailaren 18a

Udan euskaraz programan 30 bat haur parte hartzen ari dira. Gehienak txikiak badira ere, 3 eta 4 urte artekoak, 12 urtera arteko gaztetxoek eman dute izena. Haiekin batera 3 begirale ari dira. Hilaren 7an abiatu zen udan euskaraz eta gaur, ostirala, despedituko da. Aurreko egunetan bezala, guztiek ere hitzordua 11:00etan dute, plazan. Eskulanak, hitz jolasak eta bestelako hainbat jarduerarekin gozatu dute txikiek bi aste horietan, egunero 2 orduz. Den-dena, euskararen erabilera sustatu asmoz, hori baita Aizpearen helburua.