Udalak ezkontzak eta omenaldi zibilak arautu ditu

Guaixe 2008ko uztailaren 18a

EzkontzakEzkongaiek erregistro zibilaren baimena jaso ondoren eskaera bete beharko dute udaletxean. Eskaera instantziarekin batera idazkian ageri diren 4 pertsonen nortasun agiri eta pasaporteekin batera aurkeztu beharko dira. Ezkontza zibilak urteko egun guztietan egin litezke udaletxeko bilkura gelan, hitzartutako ordutegian. Ezkontza zibilerako egun eta orduen eskaera ordena errespetatuko da. Ordenantzan ere zeremoniaren garapenaren xehetasunak zehazten dira. OmenaldiakHildako baten despedida zibila egiteko edota jaioberri bati omenaldia egiteko familiakoek edo interesatuek eskaera egin beharko dute eta eguna eta ordua zehaztu beharko dute. Hala ere, udalak finkatuko ditu eguna eta ordua. Eskaerak kontuan izan da udalak omenaldi zibilak non eginen den jakinaraziko du, baina normalean udaletxeko bilkura gela izanen dela jasotzen da ordenantzan. Omenaldi horiek asteko edozein egunetan egin ahalko dira eta, ordenantzan jasotzen denez, 30 minutuko iraupena izanen dute gehienez. Egoitza ekitaldirako propio egokituta izanen da, baina familiak edo lagunek haien nahiera apaindu dezakete, beti ere, aldez aurretik garaiz jakinarazten badute. Omenaldi horietan parte hartzen dutenek egoitzen kontserbazioa zaindu beharko dute. Bestalde, eta gaiaz aldatuz, Asteazkeneko bilkuran, UPNko Mª Nieves Uterga Juangok zinegotzi kargua hartu zuen, Miguel Angel Navarrete Cuevasen ordezkatuz hartu du kargua.