Beti ez direlako urteak egiten

Guaixe 2008ko uztailaren 18a

Atzoko Erraldoiak ikuskizunaren ondoren, konpartsak festak ditu aurretik. Eguraldiak laguntzen badu, erraldoi eta buruhandiek festetan ospatuko dute haien urteurrena. Agenda betea dute gainera. Gaur bertan, txupinazoaren ondoren, 19:30ean, lehen dantzaldia eginen dute erraldoiek. OmenaldiaIrurtzungo erraldoiek igandean bisitariak hartuko dituzte eta haiekin urteurrena ospatuko dute. Lagun dituzten Agoitz, Barañain, Txantrea eta Funesko konpartsak Zorionak zuri kantatzera etorriko dira Irurtzunera. Eta behin herrian daudela, anfitrioiek herria erakutsiko diete kalejiran eta musika lagun dutela. 11:15ean izanen da. Erraldoien ondoan urte hauetan guztietan izan diren denak 13:00etan omenduko dituzte. Igandean lagunak despeditu ondoren, beste bi hitzordu dituzte festetan erraldoiek irurtzundarrekin. Haietan lehena asteartean izanen da, 11:30ean, eta, bigarrena, asteazkenean, festen azken egunean, 13:30ean, hainbeste maite dituztenez agurtzeko.