Udalak garapenerako 7 egitasmo lagundu ditu

Guaixe 2008ko uztailaren 21a

Lagundutako egitasmoakGuztien azterketa egin eta gero udalak erabaki zuen 7 egitasmo diruz laguntzea. Hala, Itxipuru elkarteak 1.417,3 euro jasoko ditu Argentinan eskola arloko prestakuntza programa bat garatzen laguntzeko. Mugarik Gabeko Teknikari eta Langileen Elkarteak Tindufeko sahararren errefuxiatu eremuko giza laguntza banatzeko garraio basearen mantenu lanak ere Irurtzungo Udalaren laguntzaz eginen dira. Aldi berean, Tejutepequeko landa garapena bultzatuko da Irurtzundik El Salvador Elkartea erakundearen bidez. Horiekin batera, Argentinan egin nahi duen landa-unibertsitateko praktikak egiteko errantxo ekologikoa sortzeko Setem erakundeak Irurtzungo Udalaren laguntza jasoko du. Izan erakundeak, aldiz, irurtzundarren laguntza Boliviako emakume artisauen ekoizpen-gaitasunak indartzera bideratuko du. Irurtzungo Udalaren diru laguntzarekin Medicus Mundik Peruko Independencia distritoan familia barruko indarkeria prebentzioa ikuspegi integral baten bidez lantzera bideratuko du. Azkenik, Onayk El Salvadorreko La Raizudako ura potabilizatu eta ingurumena saneatzeko laguntza jasoko du. Diru laguntza jaso duten 6 erakunde horiek kopuru bera jaso dute, 2.030,45 euro.