Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Garagarrilaren 17an onartu zuen Europako Parlamentuak "Itzulera Zuzentaraua". Erabaki horrek estatuei eskumena ematen die "defentsa eskubiderik gabe eta errugabetasun-printzipioa urratuz Europan dauden egoera administratibo irregularrean dauden hiritarrak bidaltzeko". Kanporatzea "administrazio-egintza bakarraren bidez" eginen da, "defentsa eskubide eraginkorra ukatuz". Zuzentarauak ere adingabekoak "familiarekin itzuli edo adingabeen babesaz arduratzen diren agintarien esku uztea ez du bermatzen". Aldi berean, pertsonak 18 hilabetera arte barneratze zentroetan sartzeko aukera ere jasotzen du. Guztiagatik udala "migrazio fluxuak egoki arautu eta kudeatzearen alde eta jatorri eta kultura ezberdinetako pertsonen elkarbizitzaren alde agertu zen, baita Giza Eskubideen Nazioarteko Sistema errespetatzearen" alde ere. Horregatik Irurtzungo Udalak ezadostasuna azaldu zuen "hiritarren giza eskubideen urraketa larriak jasotzen dituzten zuzentarauko zatiekin". Irurtzungo Udalak "Europako zuzentarauko zati horiek ordenamendu juridikoan ez sartzea" eskatu zuen. Azkenik, udalak "babesa eta elkartasuna" adierazi nahi izan zien "Irurtzunen eta Nafarroan bizi diren beste herrialde batzuetako bizilagunei". Lan asteazIrurtzungo Udalak "irmoki salatu du Europako Batasuneko lan ministroek lan-baldintzak ezartzeko hartutako erabakia" eta 65 orduko lan astea ezartzea posible egiten duen erabakia "atzerapen izugarritzat" jo du, "langile klaseak hainbat urtean borrokatutakoa eta lortutakoa hankaz gora jartzen duelako".