Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurpegi berriak dira Pablo De Almeida, Eugenio Moratilla (Uge), Rafa Usin eta Mario Ossorio. Aurreneko biak fitxatu berri ditu Irurtzungo taldeak. Beste biak, berriz, beste talde batzuetan utziak jokatu dute eta "etxean" bueltan dira. Lau jokalari horiekin batera, MRA Navarra beste jokalari brasildar bat fitxatzekotan da. Asteazkenean esan zutenez, 26 urte ditu eta defentsan jokatzen du. Ez omen litzateke liga hasierarako iritsiko. Imanol Arregik zuzenduta Irurtzungo taldea lanean hasi da, dagoeneko. Liga agorrilaren 26an hasiko da eta irailaren 12an etengo da. 3 astetan 5 jardunaldi jokatu dira, Brasilen mundiala jokatuko baita. Espainiako liga lastailaren 25ean bueltatuko da. Abuztuaren 26an hasiko da Ohorezko mailako ligaMRA Navarrak ligako aurreneko partida Galizian du, Azkar Lugoren kontra. Etxean, Marfil Santa Colomaren bisita hartuko dute Iruñean. 3. jardunaldian, Murtzian, El Pozo Murciarekin neurtuko dira irurtzundarrak. Etxeko bigarren partida Benicarloren kontrakoa izanen da eta ligako etenaldiaren aurretik Caja Segoviaren kontra ariko da MRA Navarra. Liga prestatzeko MRA Navarrak 5 partida jokatuko ditu aurre-denboraldian: Agorrilaren 5ean, 20:00etan, MRA Navarra - Caja Segovia, Noainen; agorrilaren 7an, 20:00etan, Irurtzunen, MRA Navarra - Pinto, Irurtzunen. Aurkariak elkarren kontra ariko dira berriro agorrilaren 12an, 19:30ean, Pinton. Segoviako taldearen etxean ere jokatuko du MRA Navarrak, agorrilaren 20an, 21:00etan. Hori izanen da aurre denboraldiko azken neurketa.