Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur Ohorezko mailako ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da, aste honetan jokatzen den hirugarrena hain zuzen. Jakina denez, areto futboleko mundialak abiatuko dira Brasilen eta ligak hilabete pasako geldialdia izanen du. Momentuz, El Pozo Murcia da liderra, 9 punturekin, eta MRA Navarra Xota sailkapenean 10.a da, 4 punturekin. Gaur Segoviako bidea hartu dute Imanol Arregi entrenatzailearen mutilek sailkapenean laugarrena den Caja Segoviaren kontra aritzeko. Partida arratsaldeko zortzi t´erdietan jokatuko da. Arerio zaila eta deserosoa da Caja Segovia, eta partida konplikatua espero dute. Imanol Arregik azaldu duenez, guztia emango dute Segoviatik hiru puntuak ekartzeko. "Partida serioa egin behar dugu, eta kontrako atean gehiago aztatu. Segoviakoa talde ona da, bloke konpaktua, eta horregatik euren horma zulatzea konplikatua izango da. Baina saiatuko gara" nabarmendu du Arregik. MRA Navarrak Joel bajan duela eta Uge zalantzan dagoela. Bestalde, MRA Navarra taldetik mundialetara soilik jokalari bat joango dela: Javi Eseverri, Espainiako selekzioan aritzeko.