Iratxo Botxa Sari Nagusia jokoan

Guaixe 2008ko irailaren 12a

Asteburuan Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian Iratxo Botxa Sari Nagusia izanen da jokoan. Txapelketa azkarra izanen da, eta larunbatean eta igandean jokatuko da. Berriozar, Txantrea, Amaya, Natación eta Irurtzungo botxa taldeak izanen dira lehiatuko direnak. Binakakoa gaur erabakiko daBestalde, gogoratu aurrera doala Iratxok antolatutako binakako botxa txapelketa. Jakina denez, normalean hiru kidek osatzen dute taldea botxan, baina txapelketa honetan bi kideko taldeak ari dira lehian, guztira 12 bikote. Bi astetan barna lehiatzen izan dira taldeak, eta gaur, irailaren 19an, ostiralean, jakingo da nor den irabazlea, arratsaldeko zortzietatik aurrera erabakiko baitira lehen lau postuak. Irabazleek txorizoak jasoko dituzte, bigarrenek gazta txikiak, hirugarrenek gazta txikiagoak eta laugarrenek ardo botilak. Momentuz ondoko bikoak heldu ziren final laurdenetara: Pablo-Mikel, Marivi-Manolo, Santos-Julen, Tere-Cheli, Felix-Xabier, Txuma-Bea, Odei-Jon eta Gaizka-Asier.