Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak zabaldu duenaren arabera, hildakoa Irurtzun aldera zihoan. Errepidearen eskuin aldetik irten zen autoa eta bere lerrora bueltatzeko bolante kolpea jo omen zuen. Orduan, aurrez aurre zetorren auto batekin jo zen. Beste ibilgailuan 2 pertsona zihoazen. Batak zauri larriak izan zituen eta besteak arinak.SakanaHeriotza horrekin aurten, dagoeneko, 3 dira auto istripuen ondorioz hildako sakandarrak. Haietako 2 oinezkoak ziren eta Olaztin otsailean eta Altsasun agorrilean gertatutako auto-istripuetan hil zirenak. Dagoeneko auto-istripuek iaz hildako sakandar kopuru bera utzi digute. Horietaz gain, errepideek, oraingoz, beste 4 heriotza utzi ditu Sakanan. Apirilaren 14an, Olatzagutian, A-1 autobia utzi eta Sakanako autobiarekin bat egiten duten tokian izandako istripuan pertsona bat hil zen. Maiatzaren batean 72 urteko Legazpiko senar-emazteak auto istripuan hil ziren A-1ean, Altsasuko San Juan ermitaren parean. Eta, azkenik, garilaren 2an, A-1ean izandako istripuan kamioi gidari bat hil zen, Altsasun.