Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Udalak onartutako diru-laguntza horrekin bi erakundeek Sartagudan frankismoaren biktimen oroimenezko parkea egin dezaten lagundu nahi du. Irurtzungo alkate Txiki Iriartek udalbatzan esan zuenez "Oroimenaren parkea fusilatuei, fusilatuen etxekoei eskainitako aitortza eta omenaldi publikoa da". Alkateak aurreratu zuenez, diru-laguntza ematearekin batera "urrian hainbat ekitaldi antolatuko dira, Oroimenaren parkera eginen den bisitarekin despedituko direnak". Eduardo Murugarren ekintzaileak, bestalde, esan zuenez erabaki horrekin "Irurtzungo Udalak zuen zorra kitatuta geratzen da".