Lana, aisialdia eta familia bizitzaren arteko kontziliazioa helburu

Guaixe 2008ko irailaren 24a

Nafarroako Gobernuaren Aukera Berdintasunaren I. Planaren barnean jaso da herri mailako paktuak egiteko aukera. Hori dela eta, Irurtzungo Udalaren Ongizate eta Emakumearen Batzordeak gobernuari eskatu zion tokiko paktua egitea. Nafarroako Berdintasunaren Institutuak, INAIk, eskaera onartu eta paktua martxan da. Irurtzungo taldeen ordezkaritza zabalaLehenik eta behin ekainaren 11n eta 30ean familia bizitzaren, aisialdiaren eta lanaren arteko kontziliazioa lantzeko bilera informatiboak egin zituzten. Haietan presente izan zen Magali Martinez teknikaria, paktua egiterakoan laguntza emanen duena. Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiak, Txiki Iriarte alkatea barne, izan ziren bilkuretan.Haiekin batera, Iratxo eta Erga-Larreak elkarteak, LAB eta ESK sindikatuak, Asdire-Larrakil, Itxipuru, Aizpea, Orritz, eta San Martin jubilatu elkarteak, Atakondoa eta Musika eskoletako guraso elkarteak, Bi Aizpe pilota eskola eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak izan ziren. Bi bileretan egon ez baziren ere, SAPAk eta Osasun Etxeak parte hartzeko interesa azaldu dute.Formazioa jasoHasierako hartu-eman horien ondoren, astelehenean, irailaren 22an, formazioa eta prestakuntzako lehen saioa izan zuten, eta urriaren 13an, 17:00etan, bigarren saioa egingo dute. "Kontziliazio paktua sinatzerakoan denok izan behar dugu ideia berbera kontziliazioari buruz. Horregatik, formazio saioan kontziliazioa nondik datorren, izan duen garapena eta beste aztertu ditugu Magali Martinez teknikariarekin" azaldu digu Irurtzungo Udaleko Emakumearen Batzordeko Sarai Ongai zinegotziak. Kontziliazioa: denbora antolatzeko erabiltzen diren estrategiakKontziliazioa zer den galdetuta, argi erantzun du Saraik: "gure denbora antolatzeko erabiltzen ditugun estrategiak". Zinegotziak azalpena ematen du: "aitona zaindu behar baduzu eta bilera bat badaukazu, aitona zaintzeko estrategia bilatuko duzu: ahizpari aitona zaintzea eskatu, edo aitona eguneko zentro batera eman... Seme bat baduzu eta nonbaitera joan nahi baduzu berdin. Hortaz, aisialdia, lana, eta familia antolatzeko orduan erabiltzen ditugun estrategiak eta bideak dira kontziliazioa, jakina, betebeharretan gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasuna kontuan hartuta" gaineratzen du Sarai Ongaik. Horregatik haurtzaindegiek, erresidentziek eta abar kontziliazioari asko laguntzen diote. Ituna sinatu eta jarduerak antolatuPrestakuntzaren ondoren hasiko dira kontziliazio paktua lantzen. Horretarako Irurtzungo egoeraren diagnosia egingo dute, eta behin Irurtzungo egoera ezagututa, kontziliazioaren inguruan Irurtzunen zer behar dauden ikusi eta hori hobetzeko zer landu daitekeen definituko dute, helburu zehatzak markatuz eta helburuak betetzeko jarduera konkretuak zehaztuz. Abenduan edo 2009ko ilbeltzean familia bizitzaren, aisialdiaren eta lanaren arteko kontziliazioa ituna sinatuko dute udal eta Irurtzungo eragileek, eta ondoren markatutako helburu eta jarduerak gauzatzen hasiko dira.