Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Itxipururen bigarren eskuko azokak 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara zabalduko ditu ateak. Jendeak maukaren bat bilatzen duen bitartean zer dastatu ere izanen da. Horretaz gain, 18:00etan, Panlo Mezzelani musikariak Argentinako musika joko du pilotalekuan biltzen diren guztiendako. Igandea iritsi aurretik, ordea, Itxipururen egitasmoa lagundu nahi duenak beste eskaintza bat du: zinema. El baño del papa filmaren proiekzioa iragarri du Itxipuruk gaurko, 21:00etan, kultur etxean. Azokaren aurretik, pasa den ostiralean, Erga Larreak elkartean Itxipuruk elkartasun afaria antolatu zuen. 38 lagun eseri ziren mahaiaren inguruan eta 461 euro lortu zituzten. Horiek asteburuan batuko direnei gehitu beharko zaie. EgitasmoaIazko garilaren batean bezala, oraingo honetan ere Argentinako Santa Anita herriko Reverendo Padre Enrique Becher landa ospitalea lagundu nahi da. Lortutako diruarekin ospitaleak honako tresnak erosiko ditu: manometroak dituzten oxigeno hodiak; pediatrendako sekrezio-xurgatzaile elektrikoak eta eskuzkoak eta kolposkopioa.Santa AnitaUruguay departamenduko Genacito distrituan dago Santa Anita, Buenos Airestik 360 km-ra eta probintziako Paraná hiriburutik 220 km-ra. Herria 1900eko garilaren 14an sortu zen, Bercher aitaren ekimenez. Alemania aldetik lehen etorkinak ordurako iritsi ziren Argentinara, baina koloniak sortzeko nahikoa arazo izan zituzten eta premiak handiak ziren. Horri erantzun nahian aipatu apaizak lurrak erosi eta jatorri errusiar-alemaniarreko familia katolikoak kokatu ziren. Herria 3.500 biztanle izatera iritsi bazen ere, gaur egun 1.200 ditu eta haietatik 1.000 Santa Anitan bertan bizi dira.