Nerjako Areto Futbol Taldea, MRA Navarraren filial berria

Guaixe 2008ko urriaren 2a

Astelehenean Nerjako Areto Futboleko Taldeak eta MRA Navarra Xotak akordioa sinatu zuten, Nerja Irurtzungo taldeko filiala izateko. Nerjako presidente Daniel Rivas, MRA Navarrako kudeatzaile Carmelo Villamarin eta jokalarien ordezkari Carlos Casas izan ziren akordioa sinatu zutenak. Horrela, Carlos Casasek Nerjako klubeko talde ezberdinen jokalarien jarraipen zuzena eginen du, eta taldeari interesa piztu ahal dizkioten jokalariak probak pasa eta MRA Navarra Xotako jokalariak izatera hel daitezke. Bestalde, Nerjak, Xotako filiala izateaz gain, kirol materiala lortuko du.