Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Klima aldaketari aurre egin nahian, herritarren parte hartzea bulkatzeko programan udan 18 familiak izena eman zuten, baina programa hastera doan honetan izena emateko beste epe bat zabaltzea egoki jo dute Irurtzungo Udaleko Ingurumen Batzordeak, Itxipuruk eta AHT gelditu! Elkarlanak. Interesa duenak udaletxetik pasa beharko du.Ingurumen Departamentuarekin lotura duen CRANA fundazioa arduratzen da Kioto Etxebizitzak programa koordinatzeaz, dinamizatzeaz eta aholku emateaz. Interesatuek tailerren bidez jasoko dute informazioa. Horretaz gain, etxebizitzetako kontsumo datuak ere jasoko dira, eta etxe bakoitzean aurrezteko hartuko diren neurriak zehaztuko dira. Energia aurreztu ahal izateko tailerretan ikasitakoa praktikan jarri beharra dago.