Udalak oztopo arkitektonikoak kentzeko lehen fasea despeditu du

Guaixe 2008ko urriaren 1a

Hamar izan dira jarri dituzten barandak: Viejo Legarra tabernaren ondoko espaloian; Román tabernaren ondoko espaloian; Pikuxar tabernaren ondoko espaloian; udaletxeko parkeko sarbideetan; Bi Ahizpe kaleko aldapan; plazatik jubilatuen egoitzara joateko sarbidean; SAPA alboan dagoen biribilgunean; Masterren  ondoan  dagoen errepidean eta taxi-getokian. Horrekin batera, Bi Ahizpetik Elizpeara doan aldapan eskudera jarri da eta espaloiak babesteko hiru baranda jarri dira, San Martin kaleko atarietako sarrerak, Amaia kaleko espaloia. Lan horiei guztiei gehitu behar zaie oztopo arkitektonikoak kentzeko espaloietan egiten ari diren beheratzeak. HilerriaIrurtzungo Udalak hilerrian zenbait egokitzapen egin ditu. Hala, ura hartzeko iturri berri eta zakarrontziak jarri du. Horrekin batera, irurtzundarrek hilobiak zaintzeko erabiltzen dituzten tresnak gorde ditzaten gela bat prestatu eta egokitu da. Hantxe konketa bat dago. Azkenik sarrerako atea eta barandak margotu ditu udalak. Bestetik, jarduera arauak eta aurtengo tarifak ere finkatu ditu udalak. Horretaz gain, hilerritik gertu dagoen gune berdea egokitu egin du Irurtzungo Udalak.