Aurreikusitako lanak egin ziren udan Atakondoan

Guaixe 2008ko urriaren 2a

Uda partean eskola publikoko 2. eta 3. solairuetako leihoak guztiz aldatu ziren. Lanen aurreneko faseak 76.600 euroko inbertsioa eskatu zion udalari. Nafarroako Gobernuak 61.300 eurorekin lagundu zuen udalaren ahalegina. Heldu den urtean lehen solairuan eginen dira konponketa eta berrikuntza lanak eta gainontzekoak 2010 urterako utzi ditu udalak. Gainera, udan ere, sukaldea guztiz berritu da. Horrek 7.800 euroko inbertsioa eskatu du (udalak 2.800 eta gobernuak 5.000). Margotze lanak ere egin dira eskolak. Lan horiek urtero, zikloka, eginen dira. KiroldegiaAtakondoa kiroldegiko azpiegiturak legionela kontrolatzeko egokitu dituzte eta 29.000 euroko inbertsioa eskatu du. Kiroldegian, bestalde, saskibaloi-txikirako saskiak jarri dituzte, herrian talde berria sortu baita. Horretaz gainera, 15.000 euro bideratu dira kiroldegiko pista banatu eta aldi berean erakunde batek baino gehiagok erabiltzeko modua emateko kortina bat ere jarri da. Urbasa kaleaF. Suescun Construcciones enpresa hasia da Urbasa kaleko sareak, zorua eta argiteria berritzeko lanekin. Enpresak 3 hilabete ditu lanak despeditzeko eta haien truke  247.210,03, euro jasoko ditu. Urbasa kaleko lanak Nafarroako Gobernuaren 4 urteko planean jasoak daudenez, udalak diru laguntza jasoko du. Udalak, bestalde, lehiaketa murriztuaren bidez, udaletxean igogailua jartzeko lanak emanen ditu.