Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengo Irurtzungo antzerki zikloa mustuko duena Txalo Produkzioak konpainiaren Bota patsa! Antzezlana da. Joseba Usabiaga eta Iker Galartza aktoreak dira eskenatokian, edo hobe esanda,� gimasioan agertuko direnak. Antzezlaneko protagonistak bi mutil dira, bistaz baino elkar ezagutzen ez dutenak. Behin batean, gimnasioan topo egin dute, ordea, desorduan. Bakar-bakarrik daude eta, nahitaez, elkarrekin hizketan hasi dira. Batek �artista� izan nahi du, eta gehienbat gorputza lirain mantentze aldera dago gimnasioan. Bestea, berriz, negozio gizona da eta bere buruari egun jakin batetik aurrera gimnasioan hasteko beharra zorrotz ezarri dioten horietakoa da. Haien kirol saioak izerdi usainez eta umorez beteko du Irurtzungo kultur aretoa.ZikloaHeldu den ostiralean Irurtzungo kultur etxeko eskenatokira igoko direnak Aran Aran taldeko kideak izanen dira. La edad de la ciruela antzezlana eskainiko dute. Antzerki zikloak hilaren 17an izanen du segida, Ketecomaeltigre teatro konpainiaren bisitarekin. Talde nafarrak Algo pasa con Heidi antzezlana eskainiko du Irurtzunen. Zikloa Compa�ia XXL taldearen Catholic Cabaret antzezlanak itxiko du. Lastailaren 24an izanen da hori. Irurtzungo antzerki zikloko antzezpen bakoitzeko sarrerak 3 eurotan eskura daitezke, txarteldegia funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago zabalik izanen da.