Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nahiz eta oraindik Espainiako Supermotard Txapelketa jokoan egon ¬urriaren 18-19an jokatuko da, Zaragozako Zueran¬, supermotard denboraldia ia despedituta dago. Jakina denez, Irurtzungo bi pilotu trebe lehiatzen ari dira aurten: Juanma Olias eta Alex Mariñelarena. Supermotard motokros antzekoa da, baina supermotardean errepideko gurpilak erabiltzen dira eta motorrak suspentsioa dauka, eta ibilbidearen %70a asfaltoa izaten da eta %30a lurra. Bada, Olias eta Mariñelarena open mailan lehiatzen ari dira,maila nagusian. Alexen debuta19 urteko Juanma Oliasek hiru urte daramatza open mailan. Aurten motorra estreinatu du, 450 cm kubikoko Aprilia motorra, eta Espainiako Txapelketako Aprilia Kopan ari da. Horretaz gain, Supermotard Vasco Navarro txapelketan, Nafarroako Supermotard txapelketan, eta Zona Norte deritzon txapelketan lehiatu da. Azken txapelketa hau Euskal Herrian, Asturiasen, Errioxan eta Aragoin jokatu da. Alex Mariñelarenak, aldiz, 16 urte dauzka, Honda motorra, eta aurten debutatu du open mailan, aipatutako txapelketa guztietan, Aprilia Kopan izan ezik. Biak aurreanAlex Mariñelarenak primerako debuta egin du eta txapelketetan aurrean izan da. Aldiz, Juanma Oliasek ez du zortea bere alde izan. Eroriko eta lesio asko izan ditu aurten, eta horregatik, ezin izan da behar bezala lehiatu, denboraldiaren zati handia galduz. Baina denboraldiko azken txanparako osatu da eta berriro ere lehen mailan izan dugu. Gauzak horrela, Supermotard Vasco Navarroko txapelduna Abel Urizabarrena izan da (60 puntu). Juanma Olias bigarren sailkatu da (50 puntu) eta Alex Mariñelarena hirugarren (45 puntu). Nafarroako supermotard txapelketako irabazlea Alex Mariñelarena izan zen, 65 punturekin, eta Juanma Olias bigarrena, 50 punturekin. Txapelketa hauek erabaki zirenean Olias lesionatuta zegoen eta akaso sailkapena ezberdina litzateke lehiatzekoaukera izan balu. Mirandan, Olias hirugarren eta Mariñelarena laugarrenZona Norte txapelketari dagokionez, urriaren 5ean azkeneko proba puntuagarria jokatu zen Miranda de Ebron. Supermotard open mailan 450 cc-tik 700 cc-ra arteko motorrak lehiatu ziren, 22 pilotu guztira. Mirandako lasterketan Alex Mariñelarena bigarren postutik atera zen eta Juanma Olias bosgarren postutik. Lehendabiziko mangan Alexek arazoak izan zituen eta zortzigarren postuan bukatu zuen; aldiz, Juanma ongi aritu zen, hirugarrena sailkatuz. Bigarren mangan Alexek hobekuntza nabaria izan zuen, helmugara bigarrena helduz; Juanma laugarrena iritsi zen. Gauzak horrela, eta bi mangetako denbora batu eta gero, Miranda de Ebroko supermotard lasterketako irabazlea Iñaki Del Rey izan zen, 42 punturekin. Juanma Olias hirugarrena izan zen, 39 punturekin, eta Alex Mariñelarena laugarrena, 35 punturekin. Zona Norten Alex hirugarrenZona Norte txapelketa guztian barna lan bikaina egin dute pilotu sakandarrek. Aipatzekoa da, akaso, Alex Mariñelaren lana, aurten debutatu eta gero hirugarrena sailkatu baita Zona Norteko sailkapen orokorrean (147 puntu), Abel Urizarbarrena irabazlearengatik 23 puntura. Juanma Oliasi izan dituen lesioek ez diote denboraldia behar bezala borobiltzen uzten, baina hala ere seigarren postuan sailkatu da, 120 punturekin, meritu handiz. Espainiakoarekin agurSupermotard denboraldia urriaren 18-19an despedituko da, Zaragozako Zueran jokatuko den Espainiako Supermotard Txapelketarekin. Ea nola despeditzen duten denboraldia pilotu sakandarrek.