Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errealitatea eta ezohikoa eskua emanda, La edad delas ciruelas antzezlanean egileak denborari eta adinari buruzko metafora aurkezten du. Hegan egin ezin duten emakume-hegaztiak, ustelduko diren fruituak emanen dituzten zuhaitz-amak, amorruz maitatzen duten bihotzeko ahizpak eta hitz egiten duten arratoiak. Tragikomedia horretako pertsonaiak bakartasunaren eta barregarrikeriaren arteko muga zehaztugabeetan dabiltza. Memoria presente dagoen antzezpena da. Aristides Vargasek eta Charo Francesek zuzentzen dituzte Aran Aran konpainia nafarreko 6 aktorek. Eva Azpilikueta, Estibaliz Curiel, Amaia Halcon, Maider Lekunberri, Ion Iraizoz, Emi Ekai eta Aurora Moneo Irurtzungo kultur etxeko taularen gainean izanen diragaur, 21:30ean, Irurtzungo antzerki zikloaren barruan.