MRA Navarrak DKV Zaragozaren kontra jokatuko du

Guaixe 2008ko urriaren 10a

Brasilgo Mundialak jokatzen ari diren bitartean atsedenaldia dauka Estatuko Ohorezko Mailak, eta forman eta prest egoteko taldeek lagunarteko partidak antolatu dituzte. Horrela, gaur, ostiralean, MRA Navarra Xotak lagunarteko partida jokatuko du Zaragozako Figueruelasen, 20:00etan, DKV Zaragoza taldearen kontra. Aipatzekoa da Irurtzungo taldeko entrenatzaile Imanol Arregi ez dela Zaragozara joanen, min hartuta baitago. Entrenamenduetan zeudela ezker belauneko meniskoa apurtu eta atzo ebakuntza egin zioten Iruñeko San Migel klinikan. Hilabete pasako epea behar izango du guztiz osatzeko. Hurrengo ostiralean, azaroaren 17an, Imanol Arregiren gizonak Benicarlora joango dira, bertako taldearen kontra lehiatzera. Hau izango da tarte honetan jokatuko den azkeneko lagunarteko partida, urriaren 24an Ohorezko Mailako ligari ekinen baitzaio berriro.