Erradiografia parte-hartzailea

Guaixe 2008ko urriaren 17a

Irurtzungo komunitate planaren baitan kokatuta dago ikerketa hori. Haren helburua da "Irurtzungo errealitatea modu parte-hartzailean aztertzea". Horretarako 3 dimentsio izanen dituzte kontuan. Aurrenekoa da herrian dauden baliabide, zerbitzu, azpiegiturak, gizarteak eta beste zerrendatzea. Errealitate hori irurtzundarrek nola hautematen eta baloratzen duten izanen da bigarren dimentsioa, eta horren barruan zehaztuko dituzte Irurtzunek dituen potentzialitateak eta gabeziak. Azkenik, behar eta lehentasunezko esku-hartzeak zehaztuko dira. Dimentsio horretan gizarteak nahi duena eta ahal duena zehaztuko dira. Irurtzungo baliabide eta premien diagnosia "gizartearen inplikazioa eragiten dituzten dinamikak erabiliz, ahalik eta aniztasun handienarekin" egin nahi da.