Heidiren bestelako istorioa

Guaixe 2008ko urriaren 17a

Mikel Mikeoren zuzendaritzapean zortzi aktore gaztek zortzi lagunen (edo ez hain lagunen) papera jokatuko dute. Etxean bilduak daude eta denbora pasatzeko eta haien artean dagoen giroa baretzeko filmetara jokatzea erabakiko dute. Marrazki bizidunetako pertsonai aski ezaguna den Heidi sortuko da jokoan eta lagun bakoitza umezurtzaren istorioa nola garatuko litzatekeen azalduko du. Ustezko jolas horretan lagunek giza drama biziko dute. Hori bai, guztia jelosia, maitasuna, mendekua, eromena, desira, amorrua, inozentzia eta umore ugariz ongi bustia.