Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gizarte alokairura bideratutako lur sail horretan 27 etxebizitza jasoko ditu Adania Patrimonio SL enpresak, 522.699,77 euroren truke. 27 etxebizitzetatik zortzik gela bakarra izanen dute eta gainontzeko hogeiak bina gela. Horretaz gain, errentan emandako etxebizitza bakoitzak traste-lekua eta garaje plaza bana ere izanen du. Lanak urte hasiera hasiko omen dira. Sustapen horrekin udalak alokairuzko etxebizitza premia handien duten Irurtzungo kolektiboei horretarako erraztasunak eman nahi die, hau da: 18 eta 35 urte bitarteko gazteak; 65 urte baino gehiagoko pertsonak eta guraso bakarreko familiak. Ordaindu beharrekoa norberaren errentaren araberakoa izanen da. Hala, gela bakarreko etxebizitzagatik hileko 114 eta 457 euro artean egonen da alokairua. Bi gelatako etxebizitzen kasuan 133 eta 533 euro bitartean ordaindu beharko lukete onuradunek.