Hurrengo geltokia: Diagnosi Parte-Hartzailea

Guaixe 2008ko urriaren 22a

Ostiraleko bilkuran azaldu zutenaren arabera diagnosi parte-hartzailea tresna bat da epe labur, ertain eta luzeko Irurtzungo lehentasunezko jarduerak zehazteko eta, aldi berean, erabilgarria izanen da erakundeek eta instituzioek haien jardueren plangintza egin edota orientatzeko. Baina tresna den neurri berean diagnosi parte-hartzailea eraikuntza prozesua ere bada: jakintza banatzeko; udalerriaren baliabide eta premien egoeraren inguruko akordioak hartzeko eta diagnosi integrala delako. Azken finean, diagnosi parte hartzailearen helburu nagusia da Irurtzungo eragileen parte hartzea ahalbideratuko duen estrategia martxan jartzea da, herriaren bizi kalitatea eta elkarbizitza hobetu ahal izateko. Ostiralean kultur etxean bildu ziren hogeitik gora irurtzundarrak Diagnosi Parte-Hartzailea nola egiten den, dituen gaitasunak eta bidean opatu ditzaketen zailtasunen berri jaso zuten. EgutegiaAbendua-ilbeltzerako egonen da aurre-diagnosia prest. Haren gainean lan egin eta 2009ko maiatza-ekaina diagnosia itzuli diete landu dutenei. Emaitzen inguruan eztabaida epea zabalduko da ondoren. Heldu den urteko irailean prozedura eta diagnosia itxiko dira.  Egitasmoko arduradunak orain arte egindako bidea azaltzen ari dira gaur egun. Abendura bitartean Irurtzuni buruz dauden datuak (zentsuak, ikerketak...) landuko dituzte. Horrekin batera, jarraipen batzordeak martxan jarriko dituzte (udala, gizarte eragileak eta teknikariak) eta Irurtzungo errealitateei aurreneko hurbilpena egiteko elkarrizketak eginen dituzte. Horrekin guztiarekin aurre-diagnosia eginen dute. Baina, bide batez, urtean zehar diagnostikoa nola eta zer landu jakiteko komunikazio eta akordio prozesua ere abiaraziko da.