Antzerki zikloa despeditzeko, kabareta!

Guaixe 2008ko urriaren 24a

Antzezlaneko protagonistak "dudako ortodoxia duten 3 moja dira". Domeketan mezatara joaten ez diren pertsonengana "hurbiltzea" pentsatu dute. Horretarako musika ikuskizuna antolatuko dute. Hiruak ere, "gotzainaren baimenik gabe bada ere, eliza katolikoa eraldatzen saiatuko dira. Hori bai, era xalo, ausart eta batez ere dibertigarrian". Horretarako publikoari proposatuko diote sinatzeko eta haien liburuan jasoak geldituko diren erreforma berriak proposatzeko, hala haiek beraien "lan nekezarekin" jarraitu ahal izateko. Maite Redín, Maite Legarrea eta Nerea Benito aktoreak La Super, Sor Jenni eta Sor Martaren paperak jokatuko dituzte, hurrenez hurren. Antzezlana Mikel Mikeok idatzitako testu batean oinarritzen da eta Ramon Vidalek zuzentzen du.