Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Markagailua irauli zutenGauzak ez ziren ongi hasi etxekoendako. Negargarria izan zen lehen zatia, Irurtzungoek inoiz jokatu duten partidurik txarrenetarikoa. Guadalajarak agerian utzi zituen MRA Navarraren defentsaren gabeziak eta 3 gol markatu zituen 11 minututan. Zuloan erori zen Irurtzungo taldea eta arerioak haien atera gerturatzen ziren aldiro sartzen zuten gola. Hori gutxi ez eta, liga hasieran bezala, Irurtzungo aurrelariek ez zuten gola sartzen asmatzen. Joel eta Pabloren saiakera ustelen ondoren, atsedenaldira joan aurretik, Ugek sartu zuen etxekoen lehen gola, 1-3koa. Atsedenaldian ideiak argitu zituen Irurtzungo taldeak eta Guadalajarako defentsa gainditzeko gai izan zen. 32. minutuan 2-3ko sartu zuen Lukuianek, aldea txikituz.. Imanolek zuen guztia jarri zuen kantxan: Joel, Lukuian eta Pablo atera zituen eta Dani atezain-jokalari postuan jarri zuen. Azken minutuetan Guadalajarak egin zituen faltak ere erabakigarriak izan ziren. Bide horretatik sartu zuen berdinketaren gola Joelek, amaierarako bi minuturen faltan, falta jaurtiketa bati esker. 3-3koa markagailuan egonda ere, Imanol Arregik estrategia erasokorrari eutsi zion amaierara arte. Horrela, partidua amaitzeko 25 segundoren faltan, Guadalajarak falta egin zion Rafa Usini. Lukuian arduratu zen gola sartzeaz. "Oso gaizki aritu gara lehen zatian eta gure akatsei esker 0-3 aurreratu dira arerioak" adierazi zuen Imanol Arregik partiduaren amaieran. "Baina bigarren zatian buelta eman diogu jokoari eta markagailuari. 3-3koarekin arriskatzen jarraitu dugu eta horri esker lortu dugu garaipena" gaineratu zuen. Bihar Torrejonera plantilla osoarekin6. jardunaldiaren ondoren, El Pozo de Murciak jarraitzen du lider, 12 punturekin. 3 puntuak batuta MRA Navarra 11. postuan dago 7 punturekin. MRA Navarrak Bihar, larunbatean, arratsaldeko 18:15ean izanen du hurrengo neurketa, Torrejon de Ardozen. 6 punturekin 12.a dagoen Carnicer taldearen aurka. Denboraldi honetan lehen aldiz, Imanol Arregik plantilla osoa du jokatzeko moduan. Bikain etorriko zaio, bi taldeak parez pare egonda, partida erabakigarria izanen baita.