Nagorek Iruñea Hiria Irekiko finalerdia du igandea

Guaixe 2008ko urriaren 31

Joan zen asteburuan, final laurdenetan Fernando Arretxe mendean hartu eta gero, Jorge Nagore irurtzundarrak Iruñeko Hiria Irekiko finalerdirako txartela lortu zuen. Datorren igandean izanen du norgehiagoka, 12:00etan, Errotxapeako pilotalekuan, Xabier Urdaniz gaztearen aurka. Mikel eta Ander Antxiak emanen diote hasiera jaialdiari, finalerako lehen txartela lehian. Bigarren norgehiagokan, esan bezala, Nagore beteranoa eta Urdaniz pilotari gaztea ariko dira zein baino zein. Aurkezpenik behar ez duen pilotaria da sakandarra, lau t´erdian izen handia duena. Bigarrena, berriz, 23 urte soilekin, pilota mundua lekua egin nahian dabil. Irurtzungoa da faboritoa, baina gaztea haren bidea oztopatzen saiatuko da.