Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
MRA Navarra Xota taldeko kapitain Javi Eseverri lesionatuta dago. Zuntz haustura dauka eta hilabete bateko epean bajan izanen da. "Oso jokalari garrantzitsua da eta oso gogorra izanen da bere baja, baina aurten talde zabala dugu eta beste jokalari batzuek euren aukera izanen dute" azaldu du MRA Navarra Xotako entrenatzaile Imanol Arregik.