Eguraldiak ez ditu pikurock-zaleak beldurtzen

Guaixe 2008ko azaroaren 5a

Jendetza bildu zen aurreko ostiralean Irurtzunen, Pikurock jaialdiaren VII. edizioan. Negu gorriko eguraldiagatik edo krisiagatik, antolatzaileek ez dakite baina aurreko urteetan baino publiko gutxixeago bildu zen Irurtzunen. Hala ere, esandakoa, jendetza Ken Zazpi, Sorkun, Kaotiko, Koma eta Tximeleta taldeekin gozatzeko. Jaialdia 21:00etan abiatu aurretik Zpeiz Mukaki dantzarien eta Tukuttun txalapartarien saioa iragarria zegoen herrian barna. Baina eguraldiak ezinezkoa egin zuen eta haien emanaldia kiroldegian egin zen, jaialdia hasi baino ordu erdi lehenago. Gaur egun antolakuntzan dabilen taldeak aitortu digu gero eta esperientzia gehiago dutela eta urtetik urtera errazago antolatzen dutela jaialdia. Baina antolakuntzan dabiltzanek jakitera eman digute ere Pikurock jaialdiaren X. ediziora arte segituko dutela antolaketan. Ordurako lekukoa hartuko duen inor ez balego jaialdia bertan behera geldituko litzateke 2011tik aurrera.