Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtea azkar pasatzen da eta atzera ere heldu dira San Martin festak. Gaurtik asteazkenera bitartean egonen da zertaz gozatu, Irurtzungo Udalak eta Kultur Kontseiluak egitarau polita prestatu baitute. Hala ere aurten San Martin egunari, hau da, azaroaren 11ri, protagonismoa eman nahi izan diote. Horrela, festetako egun garrantzitsuenak asteartea eta igandea izanen dira, igandeko artisautza feria ere festa hauetan klasikoa baita. 23 artisau igandeko artisautza ferianArtisautza feria pilotaleku estaliak hartuko du, eta igandean goizeko 10:30ean hasi eta 14:30ean despedituko da. 23 artisau bilduko dira Irurtzunen, ondokoak: Irurtzungo ehoziri taldea, Iker Alegre (Irurtzun, larrua), Joseba Rodriguez (Iruñea, pilotak), Maria Esparza (Izurdiaga, bitxigintza), Fina eta Francisco (Irurtzun, espartzua), Artzeluze (Lekunberri, egur taila), Iosu Goñi (Imarkoain, buztingintza), Fausti Juanikonea (Zubieta, oihalak), Laureano Paniagua (Urnieta, zumea), Idoia Lopez (Barañain, beira), Francisco Muriana (Hernani, makilak), Ana Urrutia eta Juilo Molinuevo (Elbete, ukenduak), Rosa eta Alfredo (Irurtzun, koadernaketa), Segundo Camuendo (Ecuador-Irurtzun, eskulangintza), Daniel Palacios (bitxigintza), Lidia Urbiola (Sarasate, larrua), Ani Martinez (Etxarri Aranatz, jostailu tailerrak), Felix Barbero (Logroño, zahatoak), Juan C. Esain (Tafalla, landare eta loreak), Uitzi (gazta), Maite Ereño (Amurrio, Euskal Pastela eta ogia), Marino (Iruñea, eztia) eta Maria Mitxelena (Etxalar, taloak). Horretaz gain, haurrendako jostailu, landare eta zeramika tailer didaktikoak izanen dira. Beraz, ez da aspertzeko aukerarik izanen. Bestalde, aipatzekoa da ere igande arratsaldean Irurtzungo Erraldoi eta Buruhandien konpartsak prestatutako "Erraldoiak" ikuskizunaren proiekzioa eginen dela, Kultur Etxean. Baina festetako egun inportanteena San Martin eguna izanen da, asteartekoa. Irurtzungo erraldoi eta buruhandien konpartsa kalera aterako da eta ez da faltako ez mezarik ez eta ohikoa den jubilatuen bazkaririk. Mus txapelketa, txokolate jatea, dantzaldia eta zezensuzkoa izanen dira ere. Azkenik, ezin dugu ahaztu Erga Larreak elkartean urtero antolatzen den gozogintza lehiaketa. Aurten astelehen arratsaldean izango da, 18:00etan. Parte hartu nahi dutenek euren tarta edo gozoa 17:00etarako aurkeztu beharko dute Erga Larreak elkartean. San MartinakAzaroak 7, ostirala21:30ean: "Folk Ametsetan"- Folk Musika: Lantz. (Euskal Folk). Kultur Etxean. Azaroak 8, larunbata17:00etan: Bi Aizpe VI. Pilota Txapelketako finalak. 19:30ean: Folk Ametsetan"- Folk Musika: Zurgó (Hungria). Kultur Etxean. Azaroak 9, igandea9:00etan: Dianak (Gaiteroak).10:30etik 14:30era: Artisautza Feria, pilotalekuan.18:00: Erraldoiak Ikuskizun Proiekzioa, Kultur Etxean. (Irurtzungo Erraldoi Konpartsa).16:30etik 20:00etara: Haur Parkea plazan (euria egiten badu, pilotalekuan).Azaroak 10, astelehena18:00etan: Gozogintza Lehiaketa. (17:00etan aurkezpena Erga-Larreak Elkartean). 19:30ean: Antzerkia: "Machos". San Martín Jubilatuen Elkartean. Azaroak 11, asteartea, San Martin eguna12:00etan: Erraldoi eta Buruhaundien konpartsa. 12:00etan: Meza.14:00etan: Jubilatuendako bazkaria. 16:30ean: Mus Txapelketa Iratxo Elkartean (Izena eman 16:00ak baino lehen).16:30ean: Familia eta haurrendako ikuskizuna Kultur Etxean: "Made in Jabón". (Umore eta Xaboi burbuilak ikuskizuna).18:00etan: Haurrendako Txokolatada.17:30etik 20:30era: Dantzaldia Rubi Berriak taldearekin. (Euria egiten badu, pilotalekuan). 20:30ean: Zezensuzkoa Foruen Plazan.Azaroak 16, igandea19:30ean: "Folk Ametsetan"- Folk Musika: O’Carolan. (Zelta).